Aranzadiko marka berezien irakurketen ataria

Ongi etorri Aranzadi Zientzia Elkarteko marka berezien irakurketen atarira. Atari hau Aranzadi Elkarteko Ornitologia Sailak kudeatzen du eta hegaztiei jarritako koloreetako eraztun edo marka bereziak, teleskopioz distanzia batera irakurtzean jasotzen diren datuen informazioa biltzea du helburu. Metalezko eraztuna duten behaketetarako joan beste orrialde honetara.

Printzipioz, atarian, Aranzadi Zientzia Elkarteko proiektuen baitan edota Aranzadiko eraztunak erabiliz Espainiako bestelako eraztunketa bulegoekin loturarik ez duten eraztunleek (ICO,GOB, EBD) markaturiko aleen informazioa (irakurketak) jasoko da. Proiektu zerrenda hemen kontsultatu dezakezu.

OHARRA: atariak oraingoz marka bakarra eta inskripzio alfanumerikoa duten hegaztien irakurketen sarrera bakarrik baimentzen du. Beraz, mota desberdinetako marken konbinaketak eta koloretako eraztunen konbinaketak ezin dira atari honen bidez erregistratu.

Dena den, atarian Euskal Autonomia Erkidegoan behatutako hegazti mota desberdin guztien behaketak sartu litezke. Aranzadiko proiektuetakoak ez diren eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko irakurketen kasuan atari hauen erabilera gomendatzen dizuegu:

  • Katalunia: ICO-ko marka berezien ataria.
  • Espainia: EBD-ko marka berezien ataria. Atari honek Espainian ekoitzitako marka berezien behaketa guztiak biltzen dituen datu-basea du oinarri. Honenbestez, Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatutako informazioa  aldizka EBD-ko atarian sartuko da.